XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Beraz, zona ziklonikoa edo depresiozkoa da.
Berarekin bat dator fronte polarra,
Ikusten duzuenez, dena ados dago.
Eta hori arrazonamenduak logiko direnaren seinalea da.
Beraz, ikusitakoaren arabera, ondoko eskema daukagu polotik ekuatorera: 1- Poloaren gainean antizikloi bat dago; airea bertan metatzen ari bait da, goiko geruzetatik jaitsiz eta lurrazalean isuriz.
2- Depresio edo presio baxuetako zona bat fronte polarra oxkatuz: zona honetara datoz, ipar hemisferioan, ipar-ekialdeko haize polarrak ertz batetik, eta hego-mendebaldeko haize tropikalak bestetik.
Bere posizioa latitudeko 60 gradu ingurukoa izan ohi da.
Hego hemisferioan haize polarrak hego-ekialdekoak dira, eta tropikalak ipar-mendebaldekoak.
3- Antizikloi-zona bat; hego-mendebaldeko haizeak eskualde epeletarantz eta ipar-ekialdekoak (alisioak) eskualde ekuatorialerantz bidaltzen dituena, ipar hemisferioan.
Hegokoan, berriz, ipar-mendebaldeko haize tropikalak eta hego-ekialdeko alisioak botatzen ditu.
Ikusten denez, zona epeleko haizeek mendebaldeko osagai markatua dute, bi hemisferioetan.
Horrexegatik
4- Gerriko ekuatorialeko barealdi-zona, hau da, lurrazalean haizerik gabekoa, baina goranzko korronte bertikal indartsuekin: presio baxu ekuatorialak dira, eta horietara joaten dira ipar-ekialdeko alisioak ipar hemisferioan, eta hego-ekialdekoak hegokoan.
Zona ekuatorialean elkartu egiten dira, beraz, bi hemisferioetako alisioak, fronte antzeko bat osatuz: (...).